Berangoko atletismo-taldea gorantz doa

Iker Rincon Moreno 2016ko aza. 30a, 17:38
Berango Atletismo Taldeko zenbait neskato, artxiboko irudian. © BERANGO ATLETISMO TALDEA

Berango Atletismo Taldea sasoian dabil azken aldian. Aurten, berriro ere, iaz emandako errekonozimendua berretsi egin dio Espainiako Atletismo Federazioak; hau da, Estatu-mailako Miliarik onenaren saria eman dio, ondo merezita. Horrez gainera, aurten klubak gorako bideari jarraitu dio izen-emateei dagokienez.

Daborduko, 70 kirolari federatu eta eskola-kirolean dabiltzan 150 neska-mutil ditu elkarteak. Ez du poztasuna ostentzen Josu Hernández Jambrina presidenteak: "urtero-urtero handitzen goaz klubeko atleten kopuruan", dio. Emakumeak dira gehiengo osoa, %85.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun