Izendapena Anabel Landa Gaubekak hartu zuen. Berangoko alkateagaz batera izan ziren Izaskun Zubiaur Zarraga Kultura eta Kiroletarako zinegotzia eta Josu Hernández Jambrina Berangoko Atletismo Taldeko presidente eta antolakuntzako arduraduna. Hernández aitortu duenez, "antolatzaileontzat berebiziko motibazioa da bigarren urtez jarraian gure lehiaketaren maila eta antolakuntza saritzea, 6.800 biztanleko herri batean izanda".