Urtarrilaren 28an bertan behera utzitako antzezlanaren sarreren dirua bueltatuko du Berango Antzokiak

Iker Rincon Moreno 2017ko ots. 1a, 15:39
© BERANGOKO UDALA

Urtarrilaren 28an "Las mujeres sabias" antzezlana taularatu behar zuen Txirlora taldeak, Berango Antzokian; hala ere, emanaldia bertan behera utzi behar izan zuten. Martxoaren 12an, domekan, egingo dute, 19:00etan, kultur iturri berangoztarrek jakinarazi dutenez. "Hori dela eta, urtarrilaren 28rako erositako sarreren dirua itzuli egingo zaio jendeari, kultur etxeetan edo Antzokian bertan", gaineratu dutenez.

Martxoaren 12ko emanaldira joateko asmoa daukatenek berriro erosi beharko dute sarrera, martxoaren 6tik aurrera, betiko lekuetan.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun