Martxoak 8

Emakumeek musikaren munduan duten presentzia jorratuko dute bihar Stay and Job egoitzan

Emakumeak musikan jorratuko duen mahai-ingurua egingo dute zapatuan, hilaren 11n, Berangon. MusiXpandek antolatu du ekimena, Berangoko Gazte Mahaiaren laguntzagaz batera. Julia Iglesias abeslariak moderatuko du eztabaida, 18:00etan, Ubao kaleko 29 zenbakian dagoen Stay and Job egoitzan.

Iglesias gain, bertan izango dira honako artistak: Maki Soto kantautorea; Ingrid Kuschik abeslari eta arte-kudeatzailea; Les Alsborregach eta Irati Ortiz de Mendibil DJ-ak; eta Nataly Etxeita bateria-jotzaile eta kantariak.

Atsedenaldi baten ondoren, hitzaldiaren amaieran, Maki Sotok kontzertu akustikoa eskainiko du bertaratutako guztien gozamenerako.

Erlazionatuak

Berdintasunaren aldeko bidea egin gura du Berangok

Berango

Txinako esaera zaharrak dioen moduan, "tximeleta baten hegalen mugimendua munduaren beste muturrean senti daiteke". Horren arabera, egunerokotasune...

Garai latzak dira. Ia egun batetik bestera gure bizimoduak hankaz gora jarri ditu birus batek, eta kolokan daude gauza asko. Hedabideontzat ere ez dira garai gozoak, noiz eta gure lanaren beharra inoiz baino agerikoagoa denean. Horregatik, zure laguntza materiala ere behar dugu aurrera jarraitzeko.

Honenbestez, HIRUKAlagun egitera animatzen zaitugu, urtean 35 euroko ekarpena eginda, edo gure 5. urteurrena dela eta martxan ipini dugun Eman Bostekoa HIRUKAri kanpainan parte hartzera (bost euroko ekarpena eskatuko dizugu). Horretarako, jarri gugaz harremanetan administrazioa@hiruka.eus helbidera mezu bat idatziz.


Izan zaitez HIRUKAlagun