Udalekuak adinaren arabera banatuta egongo dira: Ludotxiki, 2013 eta 2011 artean jaiotakoentzat; Ludoteka, 2010 eta 2008 artean jaiotakoentzat; Ludokluba, 2007 eta 2002 artean jaiotakoentzat; eta Gaztelekua, 2002 eta 2004 urteen bitartean jaiotakoentzat.
Udalekuetakoek hainbat txango egingo dituzte. Berbarako, Ludotxikikoak eta Ludotekakoak Bizkaia abentura parkera (Gueñes) joango dira, Ludoklubakoak, berriz, Oma basora eta Gaztelekukoak Forestal Parkera (Akarlanda). Gaztelekuko neska-mutilek gainera, zeramika tailerra, sushi tailerra eta paintballeaz gozatzeko aukera izango dute.