Gaitasunak garatzeko tailerrak antolatu dituzte Berangon

Iker Rincon Moreno 2017ko api. 10a, 13:30

Gizarteratzen eta laneratzen laguntzeko programak izandako harrera ona dela eta, langabeentzako doako ikastaroak antolatu ditu Udalak. Horien helburua da parte-hartzaileen gaitasun pertsonalak, harreman gaitasunak eta antolaketa gaitasunak garatzea. Horretarako, tailer bana antolatu dute, eta hiruzpalau eguneko iraupena izango dute.

Ikastaroak doakoak izango dira, Bizkaiko Foru Aldundiak diruz laguntzen baititu. Horietan parte hartzeko aldez aurretik izena ematea beharrezkoa da.

Tailerrak:

  • Gaitasun pertsonalen tailerra, apirilaren 23tik 28ra.
  • Harreman gaitasunen tailerra, maiatzaren 2tik 5era.
  • Antolaketa gaitasunen tailerra, maiatzaren 8tik 12ra.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun