Swinginpool jaialdia egingo dute Berangoko Stay and Job egoitzan

Iker Rincon Moreno 2017ko uzt. 4a, 12:33

© STAY AND JOB

Eguenean, hilaren 6an, Swinginpool jaialdia egingo dute Berangoko Stay and Job egoitzan. Berangoko Gazte Mahaiak antolatutako ekimena arratsaldeko 17:00etan hasiko da, kulunka tailerragaz. Ordubete beranduago, 18:00etan, swing dantza ikasteko ikastarotxoa egingo dute eta 19:00etan kontzertuak egongo dira egoitzan dagoen igerileku hutsean; Bolboko Zarzaparrilla eta Mississippi Queen & The Wet Dogs taldeek jarriko dute doinua. Amaitzeko, 23:00etan, Rober Portuk jazz musika jarriko du, bertaratuko diren denak dantzan jartzeko.

Jaialdiak irauten duen bitartean barra eta afaria egongo da. Gainera, kotxez doazenak autoa Santa Anako aparkalekuan uzteko deia egin dute antolatzaileek.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun