Kaleko katuak antzutuko ditu Berangoko Udalak, koloniak kontrolatu guran

Iker Rincon Moreno 2017ko uzt. 26a, 11:29

Kaleko katu bat, artxiboko irudian.

Berangoko Udalak kaleko katuen kolonien kontrola egingo du udalerriko hainbat auzo eta gunetan. Neurri horregaz, "kontrolik gabeko" ugaltzea eragotzi gura dute arduradunek; horretarako, katuak esterilizatuko dituzte.

Udal iturriek jakinarazi dutenez, kaleko katuen populazioa "kontrolatuta, murriztuta eta osasuntsu" mantenduz, horiek eragin dezaketen kalteak murriztu gura dituzte, "baita katuek kaleko beste karraskarien gain egiten duten kontrolaz konpentsatu".

Kasuan kasu, harrapatzeko zailak diren katuak hartu ahal izateko, kaiola-tranpak erabiliko dituztela azaldu dute arduradunek. Ondoren, bildutako katu denak aztertuko dituzte albaitariek: "katu horiek garbitu, tratatu, esterilizatu eta azkenik, jatorrizko lekuetara itzuliko dira", azaldu dute.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun