Berangoko Gazte Mahaiak Txalaparta ikastaroa antolatu du irailerako, UK Test taldeagaz elkarlanean. Saioak hilabete horretako eguen denetan izango dira, 19:00etatik 21:00etara; lekua oraindino zehazteke dago. Ikastaroa doakoa izango da 35 urtera arteko berangoztarrentzako, Udaleko Gazteria Sailak hartuko baitu ardura hori. Gainontzekoek, berriz, 30 euro ordaindu beharko dute. Izena emateko deitu 627 147 549 telefono zenbakira edo bidali emaila e-posta honetara: peiotx@bizkaia.eu.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!