Topaketa eguenean, hilaren 7an, hasiko da. Egun horretan gazteen interbentziorako erronka zaharren eta berrien diagnostikoa egingo dute. Hurrengo egunean, barikuan, berriz, gazteen enpleguen kalitatea hobetzeko oportunitateen inguruan hausnartuko dute, Bizkaiko Foru Aldundiagaz elkarlanean. Zapatuan, hilaren 9an, gazteei zuzendutako proiektuak garatzeko diseinua eta kreatibitatea landuko dute, besteak beste. Azkenik, domekan, aurreko egunetan landutako dena sintetizatuko dute eta askotariko proiektuak diseinatzen ahaleginduko dira.
Parte hartuko duten eragileak:
- Go on / burdiuzha a.yu (Ukraina)
- Walk together association (Bulgaria)
- Asociatia tinerilor cu initiativa civica (Errumania)
- A.d.e.l. - association for development, education and labour (Eslovakia)
- Ida (Kroazia)
- Hellas for us (Grezia)
- Zavod cmlc (Eslovenia)
- Pistes solidaires (Frantzia)
- Vedogiovane società cooperativa sociale (Italia)
- Tokat il milli egitim mudurlugu (Torkia)
- Gizarteka (Bizkaia)
- Argibide (Bizkaia)
- Edmundo cooperativa (Bizkaia)