Datorren irailaren 28ra arte egin ahal izango da inskripzioa, doan, 17 kategoriatako 13tan; beste lauak gonbidapenen bidez beteko dira. Kategoria bakoitzean gutxienez 3 atleta eta gehienez 40 izango dira, zirkuituko 1.609,344 metroak betetzeko, nork bere kategorian. Dortsalak jaso beharko dituzte parte-hartzaileek honako hitzorduren batean: irailaren 29an, Berango Antzokian, 18:00ak eta 20:00ak bitartean; edo probaren egunean, 15:15etik aurrera.
