Lehiaketan parte hartzeko azken eguna izango da barikua, hilaren 22a. Lanak aurkezteko, argazkia emailez bidali beharko da, egilearen datuakaz batera (izena, adina eta telefono zenbakia). Mezuan "Udan irakurtzen dut" titulua jarri beharko da. Parte hartzaile bakoitzak gehienez bi argazki aurkeztu ditzake.
Bidalitako argazkiak sakelako telefonoagaz egindakoak izan beharko dira. Bereziki baloratuko da sormena eta, lehiaketaren xedea kontuan hartuta, egokitasuna eta adierazkortasuna zaindu izana.
Sari bi egongo dira: lehena, 3 egunerako ihesaldia eta, bigarrena, 2 egunerakoa; bietan bi pertsonentzako gaua eta gosaria barne. Sari banaketa irailaren 25ean izango da.