Istripua Ruta de Platako 400 kilometroan jazo zen, Salamancatik 70 kilometrora dagoen Bejar udalerria atzean utzi ondoren. Berangoztarra bere bidetik gidatzen zebilela, atzetik bi erreien artean gidatzen ari zen auto batek aurretik eraman zuen bere autoa. Autoak hiru itzulipurdi eman zituen, eta aurreko eskumako gurpila lehertu eta autoaren alde bat kaltetu ziren.
Istripuaren eraginez Asier Garcia Justoren bikotekideak bere etxetik 706 kilometrora dagoen Badajozeko espetxean zuen bisita galdu zuen eta, Bejarreko ospitalean artatu ostean, Urdulizeko ospitalera eroan zuten.