Irteeraren prezioa honakoa izango da pertsona bakoitzeko:
- Gela bikoitza: 158 euro.
- Gela hirukoitza (hiru pertsona heldu): 131 euro.
- Banakako gela: 226 euro.
- 12 urte bete gabeko umeak: 68 euro (gela bi pertsona heldugaz konpartituz gero)
- Lau pertsonako gelak eska daitezke (hiru heldu eta umea edo bina heldu eta ume).
Prezio horren barne dago autobusez joan eta etorria, hiru gau Salouko Jaime I Hotelean, pentsio erdian edaririk gabe (urriak 12ko afaria eta 15eko gosaria barne). Gainera, urriak 12 eta 13an Port Aventura parkera joateko joan-etorriak barne egongo dira, aseguru basikoaz gainera.
Preziotik kanpo, berriz, janarietako edariak, parkerako sarrerak eta bidai egunetako janariak daude.