Liburuok hizkuntza berri bat ikasten ari den jendearentzako zein irakurketan zailtasuna duen jendearentzako egokiak dira. Hala, kasu horretan, euskara ikasten ari den jendeari zein euskaraz irakurri gura duen jendeari bideratuta egongo da tailerra: "talde-lanean irakurmena lantzeaz gainera, mintzamenak ere protagonismo handia izango du".
Tailerra 17 urtetik gorakoentzat bideratuta dago eta doakoa izango da; hala ere, aldez aurretik izena eman beharko da, parte-hartzaile kopurua mugatua izango baita. Horretarako helbide honetara idatzi beharko da: libutruk@gmail.com.