Mendi-bueltaren ostean, egitarau zabalaz ospatuko dute 35. urtemuga berezia: bertako elikagaien azoka eta txerria txingarretan erreta egongo dira 12:00etatik aurrera. Ordubete geroago, nagusiek trikiti-poteoa izango dute aukeran Sei Herritik hasita, txikiek Nagusien Etxearen ondoko plazan Enaitz pirataren ipuinez gozatzen duten bitartean. Txikiek 14:00etan bazkalduko dute, frontoian, eta ordubete beranduago-edo, nagusien txanda helduko da, musikaz girotuta.
Umeen bazkaria doakoa izango da parte-hartzaileentzat; helduena, ostera, bertan erosi ahal izango da zazpi euroan. Bazkariaren ondoren, umeek animaziozko filma ikusi ahal izango dute Berangoeta kultur etxean. Helduen bazkariaren ostean, ostera, sari-banaketa hasiko da.
