Ekintza guztiak euskaraz izango dira, eta adin tarte bakoitzari egokituta egongo dira. Kolonien prezioa 30 eurokoa da udalerrian erroldatutakoentzat; gainontzekoek 60 euro ordaindu beharko dituzte.
Koloniek irauten duten bitartean, neska-mutilek askotariko jarduerez gozatzeko aukera izango dute, hala nola, tailerrak eta jaiak. Gainera, hiru txango egingo dituzte. Horietako bat Gabonetako Umeentzako Parkera izango da, urtarrilaren 3an, 2000 eta 2011 urteen bitartean jaiotakoentzat. Hurrengo egunean, 9 eta 17 urte bitartekoak irristaketa egitera joango dira; aldiz, 3 eta 8 urte bitartekoak Tximiparkera.
Ostera, Gaztelekuak aktibitate entretenigarriak eta desberdinak egingo ditu 2000 eta 2004 urteen bitartean jaiotako gazteentzat, hala nola "Scaperoom", GUP, Lasergunera edo irristaketa egitera irteerak eta Serantes mendira martxa bat.