Berangoko Gazte Mahaiak gogotsu eta indartsu hasi gura du urtea. Hala, urtarrilaren hasieran clown, dantza eta antzerkigintzan hasteko eta sakontzeko ikastaroak antolatu ditu, PrincipiArte ekimenagaz elkarlanean. Tailerrok ortarrilaren 5ean, 6an eta 7an izango dira, Berangoko Stay and Job egoitzan.
Tailerren iraupen osoa 20 ordukoa izango da. Horretan parte hartu gura dutenek 18 eta 35 urte arteko adina izan beharko dute. Tailerrak doakoak dira Berangon erroldatuta daudenentzat eta saio denak PrincipiArteren kidea den Silvia Estarreadok emango ditu. Izena emateko 655 200 764 telefono zenbakira deitu beharko da.