Aukeran, hobeto daude orain arte moduan, motzean, gustuko soka kideekin, eta ez bide berriak zabaltzen, noraezean. Dirudienez, gailurrak egiteko sortu dira, eta ez pisuaren astuna, sherparena egiteko. Hauek oso ondo dakite esku hutsik joanez gero, pausoa arinagoa dela, eta besteek sekulako arazoak dituztela aurrera egiteko, paisaiaren ederrari erreparatzeko. Bai, oso ondo dakite politika horrek laguntzen diela gailurrera lehenago heltzen, eta ikurrina eskuan, gustukoak ondoan, argazkia egiten, gero paparrean domina jartzeko, eta giza eskubideen alde itsu-itsuan egiten dutela esateko. Bai, oso azkarrak dira, nahiz eta jakin, motxiladun umeen sufrimendua luzatzeko baino ez duela balioko.