Eskiatzera joateko lekua dago oraindino Berangon

Iker Rincon Moreno 2018ko ots. 1a, 12:16

Alto Campoo. TONY ROTONDAS

Familia berangoztarrak Alto Campoora (Kantabria) joan ahal izango dira zapatuan. Interesa dutenek oraindik ere izena eman dezakete Berangoko kultur etxeetan, "leku libreak daude eta".

Txangoaren prezioari dagokionez, helduek zein umeek 5 euro ordaindu beharko dituzte; erroldatuta ez daudenek, berriz, prezioa galdetu beharko dute.

Antolatzaileek jakinarazi dutenez, autobuseko lekuak inskripzio-hurrenkeraren arabera gordeko dira, eta Berangon erroldatutakoek lehentasuna izango dute. Txangoaren prezioari dagokionez, helduek zein umeek 5 euro ordaindu beharko dituzte; erroldatuta ez daudenek, berriz, prezioa galdetu beharko dute izena ematerako orduan. Azaldu dutenez, eski-estazioaren kafetegian ogitartekoak eta plater konbinatuak daude; hala ere, gura duenak etxetik bazkaria eroan ahal izango du.

Irteera otsailaren 3an, zapatuan, izango da, Moreagatik, 08:00etan; itzulera, 19:00ak aldera, Moreagara ere bai. Ohartarazi dutenez, neska-mutilek gutxienez 12 urte izan beharko dituzte.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun