Kirolak  Berango 2018-02-20 14:38

Eskiatzera joateko txangoa antolatu dute berriro Berangon

Aurreko saiakeraren ostean, familia berangoztarrak Alto Campoora (Kantabria) joan ahal izango dira datorren zapatuan, martxoaren 3an. Interesa dutenek hilaren 28ra arte izena eman dezakete Berangoko kultur etxeetan.

Eskiatzera joateko txangoa antolatu dute berriro Berangon
Alto Campoo. TONY ROTONDAS | Ikusi handiago | Argazki originala

Antolatzaileek azaldu dutenez, aurreko txangorako izena eman zutenek, berriro ere konfirmatu beharko dute. Txangoaren prezioari dagokionez, helduek zein umeek 5 euro ordaindu beharko dituzte; erroldatuta ez daudenek, berriz, prezioa galdetu beharko dute.

Antolatzaileek jakinarazi dutenez, autobuseko lekuak inskripzio-hurrenkeraren arabera gordeko dira, eta Berangon erroldatutakoek lehentasuna izango dute. Txangoaren prezioari dagokionez, helduek zein umeek 5 euro ordaindu beharko dituzte; erroldatuta ez daudenek, berriz, prezioa galdetu beharko dute izena ematerako orduan. Azaldu dutenez, eski-estazioaren kafetegian ogitartekoak eta plater konbinatuak daude; hala ere, gura duenak etxetik bazkaria eroan ahal izango du.

Irteera martxoaren 3an, zapatuan, izango da, Moreagatik, 08:00etan; itzulera, 19:00ak aldera, Moreagara ere bai. Ohartarazi dutenez, neska-mutilek gutxienez 12 urte izan beharko dituzte.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa