Irantzu Gallastegi preso berangoztarraren egoera salatu dute

Iker Rincon Moreno 2018ko mar. 7a, 17:45

Agerraldi bat Berangon, Irantzu Gallastegiren argazkiagaz, artxiboko irudian.

Sare herritarren sareak salatu du gaur, Nazioarteko Emakumeen Egunaren bezperan, 13 euskal emakume preso bakartuen egoera, tartean Irantzu Gallastegi Sodupe berangoztarrarena. Gallastegi Huelva II espetxean dago, herritik 999 kilometrora, Sarek egindako kalkuluaren arabera.

Sarek "Euskal emakume presoak" txostenean salatu duenez, euskal emakume presoak urrundu eta bakartu dituzte. Gainera, "hainbat eskubide urratu" dizkiete, herri-ekimenaren ustean. Denera, 39 euskal emakume preso zeuden joan den urtarrilean, beti ere Sareren datuen arabera: 12 frantziar Estatuko kartzeletan, 26 espainiar Estatuko presondegietan eta bakarra amentzako zaintza-pisuetan. Hala, “%100 Euskal Herritik urrun” dagoela baieztatu du presoen eskubideen aldeko kolektiboak.

Euskal presoen kolektiboko kideen %13 emakumezkoa da; bataz beste, 680 kilometrora betetzen dute ezarritako kondena. Sarek salatu duenez, "emakumeak, isolatuagoak egotea gauzagarriagoa da"; hala euretako heren bat, 12 emakume, bakar bakarrik daude, beste kide barik; beste hamar, kide bakarragaz daude.

Sareren txioak "Euskal emakume presoak" txostenaren inguruan

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun