Larresi Fest jaialdia egingo dute barikuan Berangon

Iker Rincon Moreno 2018ko mar. 14a, 16:54

Egoitzan izango da jaialdia. © STAY AND JOB

Musika eta merkatua nagusi izango dira bariku honetan, hilaren 16an, Berangoko Stay and Job egoitzan (Ubao bidea, 29).

Antolatzaileek jakinarazi dutenez, edonork parte hartu ahal izango du azokan. 17:00etan hasiko dira postutxoak prestatzen, eta merkatuak 19:00etatik 02:00etara arteko iraupena izango du. Horretarako, aldez aurretik izena eman beharko da, email bat bidaliz hurrengo emailera: mesajovenberango@gmail.com.

Bitartean, zuzeneko musikaz gozatzeko aukera egongo da, 21:00etatik aurrera. Iragarri dutenez, bertan grabatu duten taldeek joko dute, baita talde lokal batek ere: Destroy and Job, Uger eta Raust.

 
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun