Askotariko dantzaz gozatu ahalko da domekan Berangon

Iker Rincon Moreno 2018ko api. 19a, 09:55
Besteak beste, ballet ikuskizuna egongo da. © BERANGOKO ALBISTEAK

Urtero bezala, Dantzaren Nazioarteko Eguna ospatuko dute Berangon. Hori dela eta, apirilaren 22an, hainbat ikuskizun aurkeztuko dituzte udalerriko pilotalekuan, 13:00etatik aurrera.

Ikuskizunean, Berangoko hainbat dantza-taldek euren lanak aurkeztuko dituzte. Hala, Simon Otxandegi Dantza Taldeko umeak, Udal Ballet Eskolako ikasleak, Emakumearen Elkarteko kideak (dantza sevillarrak) arituko dira bertan, beste hainbat taldegaz batera.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun