Erdi Aroko azokan parte hartzeko gazteen bila dabil Berangoko Gazte Mahaia

Iker Rincon Moreno 2018ko api. 30a, 13:30
Berangoko Erdi Aroko azoka, artxiboko irudian.

Erdi Aroan girotutako azoka egingo dute aurten ere Berangon maiatzaren 18an, 19an eta 20an. Hala, ospakizun horretan parte hartzeko neska-mutil gazteen (35 urtera artekoak) bila dabil Berangoko Gazte Mahaia, bertan erakustoki bat jarri ahal izateko.

Berangoko Gazte Mahaiak azaldu duenez, aurten Erdi Aroko Azokan erakusleku bat jartzeko aukera du proiektuak. Hala, horren nondik norakoak azaltzeko, egindakoak zein bitxikeriak ikustarazteko edo produktuak salgai jartzeko aukera ikusi dute. Tailerrak egitea ere proposatu daitekeela iragarri dute, "ordainsaria izan dezaketena".

Horretan parte hartzeko interesa duenak aldez aurretik izena eman beharko du, maiatzaren 6a baino lehen, 690 215 529 telefono zenbakira deituta edo mesajovenberango@gmail.com helbidera mezu bat bidalita.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun