Berangoko Gazte Mahaia bertako musika-taldeen bila dabil

Iker Rincon Moreno 2018ko mai. 10a, 13:27
Edozein musika-tresna jotzen duten musikariek parte har dezakete. Irudian, Borja Arbaiza artisau eta musikari berangoztarra. CCBYSA HODEI TORRES - HIRUKA

Berangoko Gazte Mahaia bakarlari edo musika-talde lokalen bila dabil, horiek ikustarazten laguntzeko asmoz. Santa Anako jaietan talde-lokalen gaua antolatzeko asmoa daukate, uztailaren 27an.

Maite Mentxaka proiektuaren dinamizatzaileak adierazi duenez, “zerrenda bat argitaratuko dugu gure webgunean ekainean; xedeetako bat, datozen ekimenetarako gonbidapenak gauzatu ahal izatea. Honetan Grabasonic laguntzen ari gaitu”. Izan ere, zerrenda hori oinarri izango da Santa Anako jaietan antolatuko den talde-lokalen gaua sortzeko.

Izen-ematea

Bakarlari edo musika-talde lokalen zerrendan parte hartu gura dutenek berangokogaztemahaia@gmail.com helbidera bidali beharko dituzte honako datu hauek:

  • Taldearen/bakarlariaren izena.
  • Estiloa.
  • Parte-hartzaileen kopurua.
  • Berangoko parte-hartzaileen kopurua.
  • Adina.
  • Harremanetarako pertsona.
  • Telefonoa.
  • Posta elektronikoa.
  • Argazkia.
  • Logoa.
  • Loturak: webgunea, Bandcamp, Youtube, Facebook edo bestelakoak.
  • Uztailaren 27an jotzeko interesik?

Berangoko Udalaren gazteria-sailak bultzatutako proiektua da Gazte Mahaia; gazte eta nerabeentzat udalerri eskuragarri eta parte-hartzailea izaten bermatuko duen mugimendu publikoa sustatzen duen proiektua da.

Berangoko Gazte Mahaiak ekimenerako zabaldutako kartela

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun