Berangoko Txirlora (Arte Eszenikoen Lagunen Kultur Elkartea) taldeak emango dio amaiera jaialdiari maiatzaren 26an, 19:00etan, Anna Bonacciren "Mis noches de París" lanagaz. Komedia horrek familia baten istorioa kontatzen du, bere egunerokoaren bitartez. Saioa Berango Antzokian izango da eta sarrera lau euroan erosi ahalko da.