Ohi den legez, bertokoek zein bisitariek kopa oroigarria (4 euroan) erosteko aukera izango dute, eta gura duten txakolin dena doan edateko aukera. Horrez gainera, etxola bana egongo da ogia gaztagaz edo txorizoagaz dastatzeko. Txistulariak eta trikitilariak egongo dira.