Katu kolonietan esku hartzean datza kontrol hori, elikadura egokia emanez (katuentzako pentsu lehorra eta ura), gaixotasunak prebenitzeko beharrezkoak diren neurriak hartuz, sendaezinak diren kasuetan katuak sakrifikatuz eta jaiotza-kontrolerako beharrezkoa denean katuak antzutuz. Udalak adierazi duenez, "horrela, kontrolik gabe elikatzearen ondorioz sortzen diren eragozpenak ekidin egiten ditugu, kiratsa eta zikinkeria, besteak beste".
Programa aurrera eraman ahal izateko boluntarioak beharrezkoak direla dio Udalak, bakoitza bere gunean katuak elikatzeko eta zaintzeko. Udalaren zerbitzu horretaz arduratuko den enpresa esleipendunak dokumentazioa eta informazioa banatuko du boluntarioen artean, baita horiek denak koordinatu.
Bidezko epe laburrean auzokideen eta kalean libre bizi diren katuen arteko elkarbizitza ona izatea lortu daitekeela uste du Udalak, boluntarioek bete beharko dituzten arau batzuk aplikatuta.