20 eta 29 urte bitarteko gazteei zuzenduta dago ikastaroa. Parte-hartzaileen lanpostuetako benetako adibideak landuko dituzte, egoera desatseginak kudeatzen irakasteko. Lantegia doakoa izango da, eta oraindik ez dute zehaztu zein egunetan egingo duten, izena ematen dutenakaz adostuko dute eta. Ikastaroak sei orduko iraupena dauka.
Lankideakaz harreman txarrak, lanpostuaren ezaugarriek sortutako frustrazioa... Hainbat egoera gatazkatsu konpontzen ahalegintzeko balio du Relaciona-T tailerrak.
Aurkeztutako egoerak antzeztu eta bideoz grabatuko dira. Ondoren bideoak ikusi eta bertan daudenen emozioak aztertuko dituzte. Azkenik, irtenbideak aurkeztuko dira, antzerki-teknikak erabilita. Parte-hartzaileei ziurtagiria emango diete.
Izena emateko, 693 949 288 telefono-zenbakira deitu edo info@gizabi.org helbide elektronikora idatzi behar da.