Udako jaiak 2018

Berangoko Santa Ana auzoa, ekitaldiz gainezka

Iker Rincon Moreno 2018ko uzt. 24a, 12:00

© BERANGOKO ALBISTEAK

Uztailaren 26tik 28ra bitartean izango dira Berangoko Santa Ana auzoko jaiak; Urrats eta Luhartz taldeen doinuek girotuko dituzte dantzaldiak.

Txistularien kalejirak abiaraziko ditu ospakizunak uztailaren 26an, eguenean, 11:00etan. Horren ostean, ohi den legez, meza eta nagusientzako hamaiketakoa jaietan murgilduko den Berangoko Santa Ana auzoan; eta Otxandategi dantza-taldearen txikiek euskal dantzen erakustaldia eskainiko dute. Arrastiko asto-proben eta umeen herri-kirolen ostean, Los Charros eta Urrats taldeen kontzertuak egongo dira. Barikuan, ostera, tortilla-txapelketagaz eta umeentzako parkeagaz hasiko dute eguna, 12:00etan. Ondoren, herri-bazkarian elkartuko dira denak. Umeek ere gozatzeko aukera izango dute Zirkozaurreren "Vademekum" ikuskizunagaz. Iluntzean, berriz, musikaren ordua helduko da, herriko musika-taldeak eta Luhartz izango dira protagonistak. Zapatuan, txirrindularien txanda izango da: Santa Ana zeharkatuko duen lasterketa egingo dute, Jesús María Olagüe Txuma zenaren omenez. Arrastian, Urko disc-jokeyak girotuko du dantzaldia. Horrez gainera, Berangoko emakume kirolariei gorazarre egingo diete, eta Maider Ruesgas eta Maider Barañano bertsolarien saioa ere bai.

Egitaraua:

Uztailak 26, eguena

  • 11:00-12:00 Kalejira txistulariakaz.
  • 12:00 Meza.
  • 13:00 Hamaiketakoa eta euskal dantzak, umeakaz.
  • 18:00 Asto-probak.
  • 18:30-21;00 Umeentzako herri-kirolak.
  • 21:00-22:30 Los Charros taldearen kontzertua.
  • 23:00-03:00 Urrats taldearen dantzaldia. 

Uztailak 27, barikua

  • 12:00 Tortilla-txapelketa eta herri-bazkaria.
  • 12:00-15:00 Umeentzako parkea.
  • 16:00 Bingo herrikoia.
  • 18:00 Asto-probak.
  • 19:00 Zirkozaurreren "Vademekun" ikuskizuna.
  • 19:00-20:30 Kalejira, Berango Kantarigaz.
  • 21:30 Herriko musika-taldeak.
  • 23:30-03:30 Dantzaldia Luhartz taldeagaz. 

Uztailak 28, zapatua

  • Goizean, Txuma Txirrindularitza Lasterketa.
  • 11:30 Argazki-ginkana.
  • 13:00 Birziklatzen ikasteko umeentzako tailerrak.
  • 18:30-20:30 Disko-festa, Urko disc-jockeya.
  • 20:30-21:30 Berangoko emakume kirolariei omenaldia, eta bertso-saioa: Maddalen Ruesgas eta Maider Barañano.
  • 21:00 Sardina-jana.
  • 23:30-01:00 AC-DC musika-taldearen omenezko banda.
  • 01:00-04:00 Disko Sound dantzaldia.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun