Udako jaiak 2018

Bakailao Jai Herrikoia egingo dute domekan, Berangon

Iker Rincon Moreno 2018ko abu. 10a, 17:12

Umeentzako jolasak ere egongo dira.

Bakailao Egunak 2006an bete zituen 50 urte. Hurrengo urtean, ordea, txapelketa-izaera alde batera utzi, eta herri-jai bihurtu zuten Berangoko kuadrillek.

Berangoztar askok dauzkate akorduan Gure Txoko Begutxo elkarteko kideak ziren Mari Paz Domingo, Manu Bilbao, Juan Luis Ormaetxea eta María Basaguren; aurreko urte haietan guztietan eurak arduratu zirelako sariketa antolatzeaz. Hala ere, adina eta osasun-arazoak tarteko, lan horri uko egin behar izan zioten.

Egitaraua:

Abuztuak 12, domeka. Bakailao Jai Herrikoia.

  • Egun osoa Elexalden igaroko dute kuadrillek, bakailaoa pil-pil erara prestatzeko.
  • 11:30-13:30 / 16:00-18:00 Umeentzako parkea, ur-puzgarriak, Elexalden.
  • 18:00 Dantzaldia, Ekhy taldeagaz.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun