Azaroaren 24rako antolatutako ekintza horiekaz denakaz lortuko duten etekin ekonomikoak norberak gura duen entitate sozialera bideratu ahal izango du. Horretarako, ekitaldien antolatzaileek sarrera jarri edo borondatea eskatu ahal izango dute, besteak beste. Izan ere, egun horren helburua da artearen eta kulturaren bidez mundua aldatzea, ekitaldietatik ateratzen den dirua gobernuz kanpoko erakunde batentzat bideratuz.
Berangoztarrek jakinarazi dutenez, daborduko hainbat proposamen aurkeztu dira eta datorren hilaren 14ra arte egongo da gehiago aurkezteko aukera. Horretarako helbide honetara bidali beharko da mezu bat: mesajovenberango@gmail.com.