Nagusien kasuan, 08:15ean egin beharko dute izen-ematea, eta txikiek, ostera, 09:00etan. Ordu horretan aterako dira helduak, eta txikiak, berriz, ordu erdi geroago.
Mendi-bueltaren ostean, egitarau zabalaz ospatuko egun berezia: bertako elikagaien azoka egongo da 12:00etatik aurrera. Ordu erdi beranduago, 12:30ean, txalaparta tailerra egingo da, Nagusien Etxeko ondoko plazan. 14:00etan, aldiz, bazkaltzeko ordua izango da frontoian. Ibilaldian parte hartuko duten umeek doan bazkaldu ahal izango dute; gainontzekoek zazpi euro ordaindu beharko dute.
Bazkariaren ondoren, umeek animaziozko filma ikusi ahal izango dute Berangoeta kultur etxean. Helduen bazkariaren ostean, ostera, sari-banaketa hasiko da.