"Azken hilabeteetan igogailuan matxura bat egon da eta mantenuaren arduraduna den enpresak bost egun behar izan ditu konpontzeko. Onartezina da hainbeste denboratan geldi izatea", adierazi du Anabel Landak. Azpiegitura horrek Sabino Arana kaleko beheko partea eta Intxaurraga auzoko goialdea lotzen ditu.
Igogailuak izan dituen arazo horiek eragindako egoerak errepika ez daitezen irtenbideak bilatzera bultzatu dute Gobernu-taldea (EAJ). "Irisgarria den malda ari bat jartzeko aukera aztertzea eskatu zitzaien teknikariei, inguru horren behin betiko irtenbidea ematen zaion bitartean", alkateak jakinarazi duenez. Gaur egun malda birplanteatuta dago eta "aurrekontua eta ezaugarriak ezagutu ostean berehala eraikiko da. Inguru horretarako behin betiko proiektua egin arte ordezko konponbidea izango dela nabarmendu nahi dut", azaldu du Landak.
Elementu horren kokapena Sabino Arana kaleko bigarren fasearen berrikuntzaren proiektuan islatuta dago eta lanak laster hasiko dira, duela gutxi esleitu baitira. Joan den urriaren 2tik maldaren planoak argitaratuta agertzen dira udaleko web orrialdean, udal-iturriek jakinarazi dutenez.