Hirugarren aldia da Berangoko Gobernu-taldeak ekimen hori bultzatzen duena, eta udalerrian erroldatutako 16 urtetik gorako edozein pertsonak parte hartu ahal izango du. Udal-arduradunentzat "garrantzitsua da parte hartu duten herritarren iritzia, Aurrekontuak prestatzerakoan erabilgarria izango delako".
Besteak beste, ekintza bi egingo dituzte prozesu hori herritarrei hurbiltzeko eta parte-hartzeko zer egin behar den argitzeko. Lehenengoa atzo izan zen, Berangoeta kultur etxean. Hurrengoa, aldiz, azaroaren 7an izango da, 19:00etan, Nagusien Etxean.
Proposamenak azaroaren 11ra arte aurkez daitezke. Udal-eskuduntzakoak izan behar dute, ondoko gaiakaz erlazionatuta: Hirigintza, Lanak eta Zerbitzuak, Berdintasuna, Kultura, Hezkuntza, Euskara, Gazteria, Droga-mendekotasuna, Ingurumena, Osasuna, Herritarren Segurtasuna, Herri-babesa eta Gizarte Ekintza.
Proposamen denek bideragarriak izan behar dute teknikoki eta ekonomikoki bere jasangarritasun ekonomiko eta finantzarioa justifikatuz; onura orokorrari eta herritar guztien onurari lehentasuna emango zaie bakoitzaren interesen gainetik eta herriaren lurralde oreka bermatuko da.