"Zaila izan da askotan historia ofizialetik baztertzen zituztelako. Askok beraien irudimena, borondatea eta indarrak erabili zituzten bidezko gizartea eraikitzen laguntzeko, nahiz eta sexuan, klase sozialean edo identitate etnikoan oinarritutako ulertezintasunaren eta diskriminazioaren kontra borroka egin behar izan zuten", azaldu du ACADAEko zuzendaria den Fernando Ansoleagak. "Batzuk ezagunak dira oraindik, baina historiak beste batzuk ahaztu egin ditu", gaineratu du.
Berangoko Kultur Sailak eta herriko elkarte horrek antzezlanaren erakusketa antolatu dute, Ondarearen Europako Jardunaldien barne. Informazioa eta erreserbak 946 682 143 telefonoaren edo berangokultura@berango.org posta elektronikoaren bidez egin daitezke.