Gabonetako ekimen guztiak euskaraz izango dira, adin tarte bakoitzari egokitutakoak: Ludotxiki (2015-2013 jaiotakoak), Ludoteka (2012-2010 artekoak), Ludokluba (2009 eta 2008 artean jaiotakoak) eta Gaztelekua (2006 eta 2001 artekoak). Koloniak abenduaren 26tik 28ra artekoak izango dira.
Berangon erroldatutakoek 30 euro ordaindu beharko dute horietan izena emateagatik; gainontzekoek, aldiz, 60 euro.