Berangoko hainbat emakumek dohaintzan egindako Gabonetako hainbat artikulu ere salduko dituzte, eta horien bitartez lortutako diru dena Caritas Berangorentzat izango da.
Eguraldi txarra egingo balu, azoka frontoian egingo dute.
Abenduaren 2an, domekan, bigarren eskuko azoka solidarioa egingo dute Berangoko Simon Otxandategi taldearen plazan (Nagusien Etxearen ondoko plazan). Goizeko 11:00etatik arrastiko 03:00etara egongo da aukera bigarren eskuko edozer gauza erosteko.
Berangoko hainbat emakumek dohaintzan egindako Gabonetako hainbat artikulu ere salduko dituzte, eta horien bitartez lortutako diru dena Caritas Berangorentzat izango da.
Eguraldi txarra egingo balu, azoka frontoian egingo dute.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!