Aitortza hori lortzeko, Berangoko Udalak haurtzaroan eta nerabezaroaren errealitatearen diagnostikoa egingo du, Gobernu-taldeak jakinarazi duenez. Era berean, haur eta nerabeen eskubide eta beharren araberakoa den Haurtzaroaren eta Nerabezaroaren Udal-plana idatziko dute. Hori dena lortzeko, koordinazio-mahaia osatu dute, baita Haurren eta Gazteen Partaidetzarako Organo Iraunkorra martxan jarri ere.