Arene industrialdea urbanizatzeko proiektuaren aurrekontua 1,1 milioi eurora igo da

Iker Rincon Moreno 2019ko urt. 8a, 11:06

Landaida Goikoa, Berango

Kanalizazio berria egingo dute Berangoko Landaida Goikoa sektorean, Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoak eskatuta.

Areneko industrialdea urbanizatzeko proiektuan ur kanalizazio berria egingo dute. Guztira 200.000 euroko gastua izango du, hala, lanen aurrekontua ezarritako 945.186 euroetatik 1,1 milioi eurora igoko da.

Berangoko Udalak 2015ean onartu zuen udalerriko Landaida Goikoa sektorea garatzeko Plan Partziala. Daborduko, Mercadona supermerkatu katea eta Decathlon arropa denda eraiki dituzte bertan, besteak beste. 

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun