Eskolaren beheko solairua albo batera zabaltzea aurreikusten da lehenik. Etorkizunean, eraikitako zati berri horren gainean beeste solairu bi ipintzea da asmoa. Momentuz ez dago lanak hasteko datarik finkatuta. Hori baino lehen hala ere, hobekuntza-lan batzuk egingo dituzte, estalpeko jolas-eremu berria eraikitzea, esaterako.
Leku-arazoa dauzkate aspaldian Berango Merana eskolan, zeregin espezifikoetarako gelak (ingelesa lantzeko, adibidez) atondu ezinik. Udalaren populazioa nabarmen handitu da azken urteetan, eta bertara joandako sko ume txikiak dauzkaten bikote gazteak dira.