Urtero 1.500 bisita jasotzen ditu Burdin Hesiaren Oroimenaren Museoak. Udalak adierazi dutenez, 2012tik hona 50 erakusketa eta berbaldi egin dituzte bertan, hala nola Burdin Hesira 200 bisita gidatu (azkenekoa martxoaren 17an), eta dozenaka zabalkunde-ekintza sustatu dituzte museoaren arduradunek.
"Eszenografia argi eta modernoa erabilita, Burdin Hesia zelan eta zergatik eraiki zuten azaltzen du Museoak", dio Berangoko Udalak. Bertako gotorlekuak zelakoak ziren ikus dezakete bisitariek, eta armada frankistak defentsa-lerroa zelan gainditu zuen ere azalduko diete. Hesia eraiki zutenen bizimodua ere erakusten da. Horrez gainera, Museoak urtero-urtero antolatzen du Bakerako Hezten programa, Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Gogora Institutuagaz elkarlanean.
Asteko egun denetan zabaltzen dute, abuztuan izan ezik (ikusi ordutegia hemen).