Horietan denetan, honakoak aurkitu ahal izango dira: bisuteria, harri landuak, arropa, arrain-kontserbak, barazkiak, pastelak, ogiak, eztia, txakolina, loreak, txokolatea eta trufak, besteak beste. Ezin aipatu barik utzi, azokaz gainera, aurten ere ospe handiko euskal pastel onenaren Euskadiko lehiaketa egingo dutela; XXI. edizioa izango da oraingoa. Euskal Herriko txoko ezberdinetatik etorritako gozogileek parte hartuko dute norgehiagokan; horiek ere euren postutxoa izango dute azokan.
Horrez gainera, txosna bi egongo dira aurten taloa txorizoagaz saltzeko. Gainera, Otxandategi taldeak bere postutxoa izango du taldearentzako diru apurra lortzeko helburuagaz. Hala, Berangon euskal dantzek izandako 75 urteko historia biltzen duen liburua erosi ahalko da bertan, baita beste hainbat produktu ere. Gainera, azokan parte hartuko duten denen artean zozketa bat egingo dute.