Horretarako, Berangoetara edo Santa Anara jo beharko dute. Udalekuak adinaren arabera banatuta egongo dira: udako Ludotxiki, 2014 eta 2016 artean jaiotakoentzat; udako Ludoteka, 2011 eta 2013 artean jaiotakoentzat; udako Ludokluba, 2007 eta 2002 artean jaiotakoentzat; eta Lekeition udalekuak, 2007 eta 2010 urteen bitartean jaiotakoentzat.
Horrez gainera, Lekeition egonaldia egingo dute ekainaren 28tik 30era bitartean, 13 eta 18 urte arteko neska-mutilentzako. Era berean, Uda Gaztea ekimena egingo dute aurreko adin tarte berdina duten gazteentzako. Horretan, hainbat txango egingo dituzte.
Udaleku bakoitzaren prezioa 150 eurokoa izango da Berangon erroldatuta daudenentzat; gainerakoek, aldiz, 300 euro ordaindu beharko dituzte. Lekeitioko egonaldirako, berriz, 75 euro edo 150 euro ordaindu beharko dituzte. Azkenik, Uda Gaztea programarako prezioa 35 euroan jarri dute berangoztarrentzat eta 50 eurokoa kanpokoentzat.
Ordainketak egiteko azkenengo eguna ekainaren 3a izango da. Arduradunek azaldu dutenez, programa guztiak euskaraz izango dira, eta Berangon erroldatutako umeek izango dute lehentasuna, leku-kopurua mugatua izango baita.