Egun horren prestakuntzarako deialdi irekia egin dute antolatzaileek; hala, herritar talde bat batu da aldarrikapen horren inguruan.
Eguna antolatzeko helburua izan da Amnistia aldarrikatzea. Besteak beste, iheslariak eta espetxean dauden presoak libre izan behar dutela ozen oihukatu gura dute, "Berangokoak bereziki gogoan izanda".
Hasteko, mahai-inguru bat prestatu dute hiru preso ohiakaz. Horretan, askotariko iritziak azaleratu gura dituzte, partaideek euren adostasunak eta desadostasunak plazaratzeko, "betiere era lagunkoi batean eta elkarlanean", antolatzaileen berbetan.
Bazkal aurretik, triki-poteo eta zozketa arina antolatu dute Sabino Arana kalean. Arrastian, aldiz, Amnistiaren aldeko manifestazioa egingo dute. Egunari amaiera emateko, ekitaldia eta kontzertuak egongo dira. Inguruko gizon-emakume denei gonbitea egin diete antolatzaileek egunean parte har dezaten: "Batzen gaituenak indartzen gaituelako, erdu amnistiaren alde batzen gaituena indartzera!".