Goizeko 11:00etan hasiko da Kirol Eguna, Udaletxetik abiatuta herria zeharkatuko duen ibilaldia eginez. Ondoren, 12:00etan, kirol-taldeen erakustaldia egingo dute Kirolgunean.
Arrastiko 18:30ean izango da hirugarren eta azken ekitaldia: ikastaroetan ibilitakoen erakustaldia. Zehazki, ikasitakoa erakusteko aukera izango dute dantza moderno, tai-txi, areto-dantza eta ABT (Aerobic, Bizkortze eta Teinkada) ikastaroetan ibilitakoek. Berango Antzokian egingo dute arratsaldeko saioa.