Argazkietan liburuek izan beharko dute protagonistak, betiere udagaz edota oporrakaz zerikusia duen testuinguruan. Edonork du parte hartzeko aukera, baina gehienez argazki bi bidal ditzake lehiakide bakoitzak.
Lanak irailean bidali beharra dago, liburutegia@berango.org posta elektronikoko helbidera. irudiakaz batera, egilearen datuak adieraziko dira (izena, adina eta telefonoa), eta "Udan irakurtzen dut" lehiaketarako direla gaineratuko da.
Argazkiek jatorrizkoak eta ezezagunak izan behar dute, eta, esan bezala, eskuko telefonoz egindakoak. Kolorezkoak nahiz zuri-beltzezkoak izan daitezke, eta biratuta ere bidal daitezke. Gainera, aukera egongo da telefonoak dituen kamera-efektuak erabiltzeko.
Jasotako lanak urriaren lehenengo astean egongo dira ikusbide Berango Kulturaren Facebook orrian, eta bitarte horretan botoak jasoko dituzte. Gehien jasotzen duena izango da irabazlea. Saria, bakarra, urriaren 7an emango dute: pertsona birentzako hiru eguneko txangoa, gaua eta gosaria barne.
Argazkion jabetza-eskubideak egileenak izango dira, eta Berango Kulturak sari-banaketan, sare sozialetan eta liburutegian egindako erakusketan baino ezin izango ditu erakutsi. Bestalde, argazkietan ageri diren 18 urtetik beherakoak ezin izango dira identifikatzekoa moduan agertu, edo agertzekotan, beharrezkoa izango da gurasoen idatzizko baimena.