Argazki-galeria

36ko gerra irudikatu dute Berangon

Hodei Torres · Iker Rincon Moreno 2019ko ira. 23a, 12:40

Gerra-garaiko giroa birsortu zuten atzo, domekan, Berango erdian. Hala, bisitariek 1937ko ekainean murgiltzeko aukera izan zuten, Burdin Hesiaren Oroimenaren Museoaren zazpigarren urtemuga ospatzeko.

Lur-zakuak, kanoiak, metrailadoreak, morteroak, kanpaina-ospitaleak, errefuxiatutako umeak... Gerra garaian murgildu zen atzo Berangoko erdigunea, 1937ko ekainean bizitakoak birproduzituz. Udalerriko Burdin Hesiaren Oroimenaren Museoaren zazpigarren urtemuga ospatzeko ekitaldia izan zen atzokoa, eta hainbat elkartek parte hartu zuten, hala nola Frentes de Euzkadi eta Lubakikoak.

1937ko ekainean apurtu zuten frankistek Burdin Hesia Larrabetzu aldean. Hala, gerra-fronte horretan jazotako zauritu asko artatu behar izan zituzten Berangon. Une horiek gogorarazteko Frentes de Euzkadiko lagunek gudarien artilleria gune bat osatu zuten atzo, Berangoko elizaren ondoan, baita kanpaina-ospitale bat eta gerratik ihes egiteko umeak ebakuatzeko postu bat ere.

Lubakikoak taldekoek, aldiz, gerra-garaiko Ertzañaren aginte-postua irudikatu zuten, besteak beste.

Hona hemen atzokoak utzitako irudi batzuk. Laster, gainera, bideo bat izango duzue ikusbide.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun