"Herritarren parte-hartzerako app-a", hala iragarri du Berangoko Udalak Berango Zabaltzen aplikazioa. Haren bitartez, udalaren agenda eta ekimenen berri jasotzeaz gain, herritarrek aukera izango dute Udalari helarazteko espazio publikoen hobekuntzagaz zerikusia duten iruzkinak; aplikazioan txertatuta dagoen Kalezaindu tresna erabili ahal izango dute horretarako.
"App honen bidez gobernu irekiaren beharrizanei erantzuten saiatuko gara, parte-hartzea, lankidetza eta gardentasuna sustatuz", azaldu du Udalak sare sozialetan.
Aurkezpen publikoa Gabon Jasangarria ekimenaren barruan egingo dute. Aste-akabu osoan izango dira, udal -pilotalekuan, jaiak modu jasangarrian bizitzeko bideak erakusteko ekintzak, gastronomia-eskaintza...
Gabon jasangarria ekimenaren egitaraua osorik ikusteko, deskargatu gure app-a, doakoa da!
Android sistemarako:
https://play.google.com/store/apps/details?id=acvmultimedia.hiruka&rdid=acvmultimedia.hiruka
iOS sistemarako: